Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/09/01

Arnaitz

Bueno,

Aloñak aurkeztu bezala, ni Arnaitz naz ta hor dijuzte ne bertso berriyak, nahiko lanekin jarriyak. Zortziko nagusian.

Agur lagunak, sartu orduko
aurpegia zait gorritu
Aloñak botatako loreek
benetan naute hunkitu.
Zibertxokoko kide guztiak
etzaiteztela harritu
nahiago nuke birtute hoiek
denak nereak banitu.

Aloñak esan duen bezala
Oiartzundikan naiz ari.
Piloto izan nahi nuen baina
azkenean injeniari.
Kantatzen ditut bertso zaharrak
ta abestiak ugari.
Bertso berriak arreglatzeko
badaukat nahiko komeri.

Zibertxokoan kontatu behar
omen da dena bertsotan.
Gutxi o gehio kostatuta re
ni saiatuko naiz hortan.
Arreta pixkat jarri dezadan
zeozer ikastekotan,
zuen bertsoak letu nahi ditut
sarri ezpada askotan.


Ayo

Arnaitz