Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/09/03

Naparrak mihiluzera

Ikusten duzu gauean
PCa pizten denean
emailen baten oinean
Zelaieta_ere egongo dela
Kike_Amonarrizenean
audientzia gorenean
ipini nahi haut lanean
abisatu hoanean

Ta beraz napar gazteak
lortuko duen ospeak
sor litzakeen nahasteak!
poza eman dit kastina ere
pasa dula ikusteak
baina a ze kontrasteak
ditun hori sinisteak...
nolakoak ziren besteak?

Napar hau txapelarekin
ikusteak hainbeste min
ez dit emango behinepin
entrenatzeko lanetik ere
jai hartu du arin-arin
eszedentzia batekin
beatzi hilabetez fin...
umerik ez behintzat egin!

Iñaki