Rositaren urteak
Eeeeeup!
Larunbata bezain gauza earrik! Bateze Ostiralin parrandaik iñ ez bazu. Nere
kasua.
Rosita, berdin pentsatzen al tzu??
Iya ba, zue Iturriaga kuttunan doñuan:
Rosita zure adinak
Nauka kezkatzen hasia
matematikoki gora
urte hoien sekuentzia.
Ta bertso xumeek ezin
Gelditu ba inertzia.
Nirea ez da zientzia,
baña nahi dizut desia:
Urte bat zoriontsua,
patuaren kortesia.
Eta hasteko muxu bat
zeren dezu merezia,
zuretzat doñu hau bezain
goxo eta berezia.
Bueno, lasai, ze oraindik
zoaz eskaileran gora,
kalada bakoitzarekin
gozatuz zure denbora.
Hartu ahalik ondoen
aurten ere ziaboga,
milla gauza berri proba
ta zoaz mundu osora.
Grazia eta irria,
adina duzu ganora
Bidai bakoitza, jakizu
da guk jarritako froga
Egin nahi zaitugulako
Gure Basque-Enbajadora.
Nora goazen jakin gabe
arraunkadaz arraunkada
patroi misteriotsuak
egin gaitu gu nomada
hoi bai, edozein txokotan
jartzen degu enbaxada
Zuregatik Iruñara
juango nintzake hara!!
Edonon garela ere
lasai, moldatuko gara
Ez da bertsorik faltako
ta ezta ere parranda
zure urtebetetzea
ondo ospatu behar da.
Aupa Rosita, zeñek daki, agiyan Iruñako bazterrak nahasten izango gea
aurten, agiyan ez. Hortxe do graziya. Bazterrak nahastian aleya. Non,
sekundariyua da, adiña bezela. Muxu haundi bat, ta eongo gea.
Haitzol
<< Home