Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/09/05

Errimak ta uretako piztiak

Iñaki Kabron!! Oaingun bai jarri diakela zalla!!

Ni dudan nago, noa harago
aizu errimen muga non dago?
lerro kopurua dira zazpi
ta begira bai goi ta bai azpi
horrela klaro!!
zortzi re bai izanez pikaro:
lerroak baiño, rrima gehiago!

Portzierto, Bidasoa kutsatua zeola ta...!!! Ene!! Sirenak, ta korkoiak, ta
aingirak, ta... tiburoin bat_e ba omen zebillen ta... Zer diyote hoik denak?

Haitzol