Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/09/05

Sirenak ta korkoyak Bidasoan

Atzo goizean Bidasoan zan
guk egin genuen zita
hamaika lagun elkartu giñen
goizen oso goiz jeikita
hiru sirena* ta zortzi korkoi
guztiok gogoz josita
arrauna,kasko,txaleko eta
baiñujantziak jantzita,
kanoetara igo giñaden
pena guztiak antzita (bis)

*sirenak: Olaia, Jaione ta Aloña

DORRON"zoro" zen nekin bikote
uste nun nerek ein zula!!
bere erruaz tragatu nuen
ittotzeko adiñ ura
hasi orduko sartu zitzaion
norbaitt botatzeko gura
bere indarrez ziztu bizian
zen haiengana gertura,
korkoi gaixoak beldurtzen zittun
tiburoi puska zen hura(bis)

Denborakin ordea asuntok mejoratu ein tzon...horratx!!:

Nuen guztia ematen nuen
arraunean iñez baiña
asuntoa da berak bakarrik
eitten zula biak aiña
denbora gutxin hartu genion
elkarlanari tamaña;
nik animatuz,berak rematuz
pasa gendun ibai gaiña
ikusten zute,osatzen gendun
biok ekipo bikaiña (bis)

Aupa ekipo!!! ikusten zute atzoko abenturaren zatitxo bat!!baiño lasai!!
bizirik naiz!!(8 hubeldura bakarrik).Jakin tzazute zibertxoko hontako
tiburoiak, sirenak bezala kantatzen dola errima ta guzti!! baietz
Dorron!!!demostratu arraunen bezain trebea zeala!!!
agujetaik???ikusi_zu ezdizuala horren fama txarra jarri, eh???

ondoloin.

Bidasoako sirena

pd: porzierto, txapeldune tzolo izan tzan,bidasoako aingura!!!besteoi
despistatuak harrapatu ginttulako...
pd: Dorron, hurrungo baten baizpare 2 kaskorekin atera, ok?