Nabe berriya
Pilotatu behar dudan nabe berriari hiru bertso (ne zortziko nagusi kuttunian). Aste hontan jarriyak.
Zibertxokoko adiskideak
nator berri on batekin,
neretzat hala da behintzat eta
etzazutela aldegin.
Ostegun gaua pasa bait nuen
hospitalin andriakin
ta_itzuli ginen astelenean
gure seme Xabierrekin.
Hiru kilo ta piko baditu
metro erdi bat luzean,
eskuak eta oinak handiak
kriston martxa bihotzean.
Negar egiten ere badaki
gosea dun bakoitzean.
Harritu itten naiz gauza eder hau
in dugula pentsatzean.
Gizakumeok gaur badakigu
armatzen traste ederrik,
baina halere nahiz ta saiatu
esfortzu denak alperrik:
mundu honetan gizonak ezin
du egin gauza hoberik,
jaio berrian perfekzioak
ez baitu inon parerik.
Arnaitzek Xabierri jarriyak
<< Home