Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/09/23

Segidilla audientzia nazionalari

Aupa zibertxokoa! Eo zibertxblogoa? Eo zibertxforoa? Oain e nei tokatuko al zait fase berria bataiatzea??? (*Aloñantzako bakarrik: aurrekoa 2005eko ekain alde hortan bataiatu gendun bezela totxon urtebetetze festako...).
Bueno, ez dauket gehio luzatzeko denboraik sanfermintxikitota a lo grande pasatzea bainoa seittun! Baiño ez nere segidilla hemen zintzilika utzi gabe zibertxespazioan... Seguro bertso bat baino gehio eingo zitzaiola Audientzi nazionalai, baino segidillaik seguro batez...

Madrideko Audientzia
herenegun ikusia
ze toki itsusia
Españako uzkia
Egin nahi dut marrazkia
nolako esperientzia!
pareten garrasia
hantxe zenbat hostia
Hura ez da toki eztia
ez da izan behar aztia
Preso jende gaztia
ez dute merezia
Euskalduna den guztia
terrorista edo bestia
zazpi urte sententzia
ez al da garestia!
Pasako dugu hesia
hoixe da nire tesia
Ahalegin berezia
egiteko jauzia
lasai dut kontzientzia
argituko da auzia
irtengo da eguzkia
HELDUKO DA
AMNISTIA!!!!!!!!!!

Joseba