Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/10/22

Bertsolaritza naparra dela ta...

iep!

doinua:elortzan "desaparezido"

jendea lotan ote dagoen
aditu da ohiartzuna
goizeko seirak bistan ditut ta
hara nire erantzuna
apirilak eman zuna
aztu al duzu laguna?
"lur"-en bazegon nork kantatua
ta bazegon nork entzuna
nafartarron ondasuna
da bertan utzi genuna
nork dio hemen gaizki dagonik
bertsoaren osasuna?

gogoratzen dut, ta aski ongi
bertan bildu ginen tropa
final polita bizi genuen
eta elkarrekin topa
ta parranda on bat opa
ordurako a ze "zopa"!
hain giro onean zer inporta du
garaipen edo porrota?
nere bi bertsoak bota
eta banijoa "lota"
hauxe izan da "bero" kantatzen
dudan bigarrengo xorta!
(ta_hurrengorako al bada gauza
interesgarrigok konta!)...jejeje!

ongi segi!!!!

julen