Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/10/17

Ta diaporama zer?

Gaur ere nere pentsamentuak
Haitzolengana narama.
Oiartzun, Gasteiz, Bilbo ziztuan
bere autoak darama.
Okupatua ibilliko haiz
sobera izango duk lana,
baiña faborez prestatu zak ya
aurtengo diaporama.

Beraz lenbaitlen presta zak aurten
diaporama sayua.
Goguan hartzak lengo urtian
intako afari hua.
Jendia ekartzen lan gutxi dakak
hortan yaz nahiko yayua,
ez diat uste animatzeko
berko denik akullua.

Esan bezela gure eskura
hor tziok sozidadia.
Butaka er bat, diaporama
ta gainera afaria.
Jendiak seuru ezautu nahi dik
Sulawesiko bidia
ta behin Donostin parrandik gabe
konformatuko al dia?

Arnaitz