Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/10/09

Kilometruk, gazteya etabar

Enbalatu in nak ta hor tziak bertso sorta latza. Goatu bixitatzia http://zibertxokoa.blogspot.com

Haitzol ulertzen diat
hire gaurko kezka,
mozkor ta pijo ikusiz
mutiko ta neska.
Ikastolan izenin
egindako festa,
betiko aitzakia
besterikan ezta.

Baina Haitzol hori duk
oso kontu zarra
mokositun betiko
mozkortzeko beharra
martins ta bonberrakin
pijo o makarra
orduan e battuken
ez oain bakarra.

Hamabosten bat urte
paseak ba dittuk
egoera berria
aztertzeko nahikuk.
Euskara, ikastola,
han ibillitakuk,
len baino okerrago
ikusten al gattuk.

Beste hamabost urte
dizkiyau pasako
gaztiak lasaituko
dittuk ordurako
pasatako denbora
bedi onerako
loak ez hartzia duk
hobina hortako

Orduko gue umik
izango ttuk gazte
gurasoek adina
egiteko beste
izango dittukela
ez al duk hik uste?
Bestela zertako lan
egin horrenbeste.

Ta zuen lanai buruz
aittu zak esana
ume okerrak zuzentzen
baduzute lana
baina ejenpluakin
esaten duk dana
ikusi omen tziteken
Gasteizen edana.

Gurasok egin zagun
guretzat kritika.
Urruti joan gabe
nigandik hasita.
Bakik ni niokela
bizioz etsita,
betire soka pixkat
noizin behin utzita.

Beraz Kilometroak
berriro gogora.
Gaztiak,ikastola
euskara, denbora,
alkarren inguruan
zebiltzak gustora,
bueltan bueltan bilduaz
dirun arrimora.

Beraz ez dezagun gal
kezketan burua
etorkizuna ikusteit
nahiko segurua.
Goatu azkenean
zein den helburua:
ikastola haunditzeko
biltzea dirua.

Arnaitz