Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/09/28

Denak Kilometrota Oiartzunea

Umetan hasi ginen
gu Ikastolara
orain berriz alaba
bidaltzen dut hara.
Proposamen bat daukat
zuentzako. hara:
zatozte Oiartzuna
kilometrotara
datorren igandean
ta poztuko gara.

Ondo pasa zazute
ta gero aldegin,
saiatuaz ez uzten
bazter denak zikin,
izango dugu eta
nahikoa zeregin,
gaztientzako eta
zarrentzako berdin.
Topatu nahi nauenak
bila zala Mendin.

Oiartzungo kuadrilla
prestatzen ari da
Ugaldetxo aldean
jira eta bira,
batera ta bestera
banatzeko di-da
pintxuak ta zerbezak
inguru guzira.
Iyozue bixita
poztuko baitira.

Bueno. Esantakua. Etorri igandian Oiartzunea hor ibilliko gea ta oiartzuar zibertxokokideak hau ta beste itten.

Arnaitz