Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/10/04

Kilometroak ta euskara

Oraingoak "very pro"
lengoak "very re"
lengoak lehoiak ta
oraingoak tigre
guztiok ere gabiltz
nahikoa xelebre
aldi beren aberats
aldi beren pobre

Haitzolek galdetu du
pikaro-pikaro
kilometrok aldatuz
doaz aroz-aro
hamaika hausnarketa
hamaika berbaro
baina gure euskera
hobeto al dago?

Haitzol kezkati dabil
antzemana det nik
euskerak ba_al du izen
eta abizenik?
ba al dauka jertserik?
ba al du galtzarik?
sakonean ba al du
hark etorkizunik?

Nik ezin izan nuen
Oiartzun bixita
hurrengo_urtean ere
egongo da zita
ai euskera maitea
pentsatzen jarrita
ondo al dabil ume
horiez jantzita?

Unai