Kilometroak
Eeeeeup!! In yeu aurtengua_re!! Arnaitzek inbitatu niñunez, han ibilli nitzan. Goizeko zortziyak bostgutxitan Txoznan turnua. Hamaikak aldea, hamaika urteko mutikua kalimotxo katxi eskaka. Txipitoko maldara jon tzen be kalimotxokin:
DOÑUA: "Haiziak biali du honuntzan bariantia (Josebak esango du nola izena dun?)
Ikastolek erdittuk
Gaur egun very pro
Ez dakit etziren ba
Ernalduk in vitro
Euskeraren izenin
zenbat gazte-finstro!!
Aurrerantz omen goaz
Denak litroz litro.
Ordubit'erditan gora in nun, Ikastolako gunian nittun launai bixita. Haik_ e txoznan. Hoi bai, Lau urtetik hamar urte arteko haurrai etziyen serbitzen, ta haik_e zerbatt ber ba:
Haur mokosito pilla
A tope Cartetan
ezin kabituz euskal
modako praketan
ta datorkit burura
ea modu_horretan:
Aurrerantza goazen
Pijometroetan!?
Eztakit euskeran euna den, o ikastolena, o... Biño dena dela re, ze pentsatua emateu hezkuntzan ikuspuntutik.
Lehen metroa dela
Momentuz demagun,
Euskerazko arrautz bat
Nahi dugula errun
Kinder goxoa bera
Baña galdezagun,
Euskerakin batera
Zer saldu nahi dugun.
Ez da erantzun errexa biño, eztakit kastillo intxablezko pixtetan barrena Motorretan dabiltzan haur hoik, eun hortako jantziyak kilometroko pasarelan ikusi ta gune biño denda geyo zittun zirkuituan eosita dotore biño dotorio zijuzten hoik, ze balorekin "janztia" espero duten geo GUK, klasian. Lana aseguratua dakagu behintzat, ta animo.
Arrotz egin al zaizu
Kiloko galdera?
Hausnaketa billatuz
Egiña zen bera
Galdera ta_erantzuna
Beharrezko, zera...
Sorpresa pijada bat
Ez dadin atera.
Haitzol
<< Home