Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/10/09

Joneren urtebetetzia

aupa ekipo!!! Gaur be baakau ba, zoixontzeko diamante bat!!!!!

Doñu zeuri dedikata : "Azken arnasa" ero " Itsasoari begira"

Gaur zoriondu beharra dago
ai! gure Leitzako dama.
Irrifartsua eta salada
indarra sobran daukana,
parranda edo mendi bueltako
hor beti prest dagoana,
Jone,politte kontutan hartu
bihotzetikan esana:
bai, oparia da guretzako
zu ezagutu izana!!!!

Bixitxan holakoxe sorpresa onak eoten di: eskuela de idiomasea jun frantsesa ikastea eta...... holakoxe diamantik topa!!!!

ZOIXONAK MAJA!!!!! ZELEBRAKOU MEEZI RABEN MOURE!!!!

Rosita