Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/10/17

TXOOTX!!!!

Ba bai!!! agian zuentzako oaindik ez da sagardotegi denboraldia hasi baiño ni behintzet azkeneko hillabete hontan sagardoaren materia primakin burrukan ai naiz!!!! oain jakingo zue zeatik dioten hori:

sagarra gora,sagarra bera
ibilli ga asteburun
denok lanean,denok jo ta su
izerditan gera jardun
batzuk arbolan heldu gabeak
besteak berriz lur zorun
sagar bilketan ari nintzela
galdera bat nuen burun:
"gaur egun holan ibiltze horrek
pena merezi ote dun"

aurtengo uzta fruitu honentzat
izandu da barra-barra
esango nuke ez dela falta
baserrietan sagarra
geurean behintzet pasatu dugu
hogei milla kilon marra
kanpoko sagarrak direla ta
ez da hainbesten beharra
sagardotegik demostrau dute
estimazio kaxkarra

sagardotegik baserritarrei
agintzea du bizio
cibeles baten ez dute_eskatzen
horrenbeste kondizio:
"frutak behar du tamaña hontan
ta hau baiño lodixio!!,
utzi ezazu atzera lurren
txulon bat izan ezkio!!!"
frutai ITV pasatzea da
orain dudan ofizio

sagar biltzea baiño okerro
da zakuen karrioa
zama hartuta, dar-dar batean
denak galdez; "larri hoa??"
berrogei kilo ingururekin
maldan bera herioa
lurra bustia ta labainkorra,
hori nun arerioa
ikusten zute sagarren kontu
hau da tema serioa!!

beno beno beno...pixkat dramatizau ein det asuntoa baiño egitikan_e bado zerbaitt eh??? bertso hauek Jaionentzako dijozte!!! gaur goizen 8 ordu lanen aittu ta geo atsalden baserria jutea tokau zaio sagarrak biltzea!! animo txiki!!!!!!

komentariotxo bat lanen seittu aurretik:

komentario 1: lengon Beran izan giñen Iganden: eguraldi politte, giro politte, toki polittek, etxe polittek ta MUTIL POLITTEK ikusi giñuzten. Jolin, a ze nibela daun Naparro alden, eh? Aizu Julen Zelaieta, naizunen inbitau in behar nazu inguru hoita!!! beste bistazon bat botatzea ez liake inportauko!!

Adios.

Aloña