Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/07/31

Autoerrepasua II (auskalo noiz arte)


Mmmh... betiko problema. Eun asko atzin, ta eskema mentala airian. Beitu, igual gaur hitz batzukin hasiko naz.

BETA. MALETA. PLANETA. DIETA. GALLETA. OKERKA. INTENTA. ATORMENTA. BIZIKLETA. HONDARRETA. KOLPEKA. EUREKA.

Badatorkit bai, goatzen naz. Azken herri zibilizatua, Singida, utzi genutetik gauzak dexente aldatu zian.

Lehen helburua Issuna, ta lotako, Catholic Training Centre. Isunan txistia errexegiya da, baino enun espero afaltzeko genittun makarroyai swahiliz errezatzen bukatzia.
Launak diximulatu zuten gaina ahalmoduan baino nik gurutzia itten e eztakit. Ta ne minuto de silencio luze hartan zertan fijatuko ta monjak playera deportibukin ibiltzen dila. A lo Sabatini.

Ta okerrena etortzear. Monja tartian edukatu edukatu jokatu zun mutillak, 5000 txelin edukatuki kenduta despedittu ginttula. Hoi tonto arpegiya geatu zitzaigun.
Bueno, tonto arpegiya a sekas ez.

Tonto arpegiya derrapatzen, tonto arpegiya rebotatzen, irristatzen, kamioiak kunetara bultzatua... hoi dena Gamesako haize errotaik hobina re agobiatuko luken haize zakar frontalakin.

Kuriosua denak hobea in tzula kozineruk tortillai buelta eman tziyonin. Ezto bazkaltzia bezelakoik holakotan. Zein agertuko restaurantin ta gue pelotoyan bigarren partia. Gezurra dirui Oiartzunen MANYONI arte! batekin agurtu ta hala gertatu ber tzunik.

Hitzetatik errimeta:
GOIZETIKAN JEIKI TA
ERRUEDAK PUZTEN
GERO HONDARRAK ETZIN
AURRERANTZA UZTEN
NAHIZ ETA BEREZ BELTZAK
AIPA NAHI NITUZKEN
EZ AL GARA GU ARI
GORRIAK IKUSTEN !?!

Ba bai, sei bat eun. Google Earth-en ta mapetan e agertzen ez tin herrixketan barrena. Hondarra tartian. Ta 70 km-ko etapekin.

Kiombo, Biti Manyanga, Issangawana, Mwamagembe... Ta zer aittu ber gaina, ta... Singida-tik Sudafrikara zijun autopista omen tzela hoi. Hala esan tzigun Ruta izeneko batek. Hoi Xilberrek ingles batei Karrikako soziedadia Artikutzatik Bruselas-ea dijun autopistan dola esatia baino dexente okerragua da.

Lurra lurra ta lurra. Kilometruk ta kilometruk ta kilometruk jendeik e ikusi gabe. Hankak pedaletan ta buruan hitz, bertso ta abestiak ("This is the end of the world as we know it..." REM). Ta halako batin bizikletero bat, ta etxola pare bat, ta kobertura andereinoa, ta elektrizitate jauna, ta Mr Internet.

Hemendik aurrea nondik eta noraino lotuta dauzkagu. Noiz erlojutan daramagu. Ta aurrerako guztia hola izango dela ohartzian, atzekuai zeukan ta
etzeukan xarma harrapatzen diyogu.

Iya hillabete oaindik itxea bueltatzeko, baino derrepente aaaskoz hurbillago sentitzen gea.

MBEYAn gaude. Bihartik aurrea asfaltua. Ta Ainhoa dator! Beatziko pelotoya izango ga. Azken fasia hasiko da.



Kontatuko.

Portziertuak:
Ptz1: Esti, bertso udalekutan eon ta z'al diazu ezer geyo kontatu ber?
Ptz2: Ne bertsuak Uxue Alberdik halako batian botatakuan antza dula diyonai, bai badu.
Ptz3: Xilber, ondo in duk aurten ez etortzia. Galdekiyok Gorkai zertik.

Haitzol