Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/08/30

Ala, mundu guzia oporretan...baina orain...

doinua: bizkaiko txerriarena (hau indirektarekin doa jeje!)

opor infinitoak
irakaslen altxor
ta hori eskertzeko
disfrutatzea zor
mundua ezagutu
behar da derrigor
bata "han" dagoela
eta bertzea "hor"
bertan gelditu denik
ez al dago inor?

baina batzuk eztugu
horrenbertze suerte
urruneko lekuak
hartzeko herbeste
baina hurbil badago
urruti hainbeste?
gainera abuztua
egunez da bete
iraila hemen da ta
prestatu zaitezte!

julen zelaieta (oporrik izan ez duen bat,..baina opor osteko buruko minik ezta!)