Uxue nun dabilen...
Iepa!!!
Ene Rosita ta ekipu!!! Ze inbidia hango egunak gogoratzean!!! Neri Pushkar
asko gustatu zitzaidan. Herri txikia baina enkantu haundikoa. Turistikoa
nola ez eta edozein aurki dezakezu handik, nik bi lagun aurkitu nituen.
Ilunabarra izugarria da hango lakuaren ondoko eskaileratan eserita. Bada
hortik hotelito bat oso ongi prestatua, baina izenik ez dut oroitzen,
bidean internetera sartzeko aukera (nik bertatik idatzi nizuen arraitoien
konpainian, jeje). Eta kale nagusian, iskina batean dagoen tabernatxo
baten terrazan gosari itzela jan dezakezue. Ea aurkitzen duzuen.
Ni Eslobakian nago, bihar Txekiaruntz goaz, ea astelehenean orientazioa
utzi eta parke natural batean treking bat egiten dugun. Orientazioko
probetan oso-oso gaizki, galduta zeharo. Hau beste mundu bat da.
Izugarrizko antolaketa, partaide asko, eta mapen eremuak oso desberdinak.
Ikasten topera... Ea egunen baten hango proba batean parte hartzeko
konbentzitzan zaituztedan.
Beno, afrikatik ezer gutxi dakit. Ea zerbait kontatzen jarraitzen duten.
Eta Indiakoak... segi, desiatzen nago zure mailak irakurtzeko (nahiz ta
batzutan asko kosta).
Ongi ibili eta laster arte,
Uxue
<< Home