Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/09/13

Translator

Eeeup!

Batzuk R que R dabiltzan arren, inzineradoran kontrako ahotsa geo ta sutsuagua da. Atzo Extek Hondarribiyan ingo den sinposium o konferentzi o topaketa o dena delakuan (o AHT-na al tzen?)abesteko in ttun bi bertso inglesea pasatzeko eskatu zin.

Ez to esan berrik, biño bazpare, zuek lasai, ez zuzenketaik edo komentariyoik in. Berriro diyot, zuek lasai, badakit kurtso bukaeran azken semestria zeharo gogorra izan zen bezela, haserako semestre hau re oso gogorra suertatzen dela.

Nik ahal ditena in dit Exte, hortik aurrea, iya ingles gutxi jotin suertia dakaken.

DOÑUA: 10H bat, eoziñ, bisa(du)kin.

Gizakia da inteligente,
munduan nagusi bera.
Luxu guztiak eskura ditu
ta berehala gainera.
Kontsumismo_horren ondorioa :
Izadiaren galera.
Tartean batzuk konpondu nahian
Mila manifa, bilera.
Dirua jainko dugun artian
Horrela ibilko gera. ( bis )

Kapitalismo erasokorra
Gizarte honen eredu,
Handinahikeri honekin gaitza
berriak sortu ditugu.
Egoeraren erdi erdian
errudun gisa gaude gu
ta arazoa areagotu
ere egin dezakegu,
Izadiari errespetua
galtzen baldin badiogu. ( bis )

The human being, we´re so inteligent
We are the bosses of the world
We like the luxury_in its selfish meaning,
With capital letters and in bold.
And wanting more_and more, trying to buy_and buy,
it´s nature itself what we sold.
Meanwhile some people, trying to get fixed,
one thousand meetings, it´s not odd.
And, yes, we will carry on the same way
As long as money_is our god.


The fierce capitalism, in ourselves and
in this society has a rol.
Arrogance, ambition and selfishness
that’s with no doubt its aim and goal.
And here we are, we are de guilty ones,
We are not just a passive doll.
And if we don´t care it will be too late
so we desperately shout and call,
because all things could go even worse if
we don´t respect nature at all.

Portzierto, gue Jusseff badijuala! Badijuakigula! Mundun bola hartu ta euskal herriyan juxtu kontrako aldea hain xuxen.

Ikusteko azkenetako aukera, gaur, hillak kanposantun, illunabarreko 8tan Rekalden.

Ayo,

Haitzol