Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2008/01/31

BESTE BERTSIOA

Kaixo, kaixo! Bertso egunea jun ez ginanak puntuk irabazi behar omen ditugu, zuzendaritza batzordia jeloskor xamar jarri zaigu ta.

Haserretu omen dira
Oiartzun aldean
eskiatzera nayo
bertsoen aldean
baina galdera utzi
nahi nuke aidean
larunbaten primeran
kupelen artean,
ez al zeudeten punto
muerton igandean?

Eguraldi bikaina
kriston egualdia
20 gradu inguru
gozo eguzkia,
Zelanda berrikona
baino ere hobia,
batzutan nahiago dut
goizo jaikitzia,
ta behingoz ‘mister Jai’ri
nik jai ematia.

Telebistan ikusi
dut nik bertso festa
bertsio hartan bazan
zenbaki ta letra
eta pantalla zaharra
kodeez beteta
A gai jartzailea naiz
ta jarri arreta
oholtzara atera
primer eta sexta.

Ondo pasa inauteritan!

ritxi