Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/12/25

Ostra tartetik...

Zuek zurrunka baten
zineten artean
ni arrai-fabrika baten
ostren tartean
leher eginik
etortzen nintzen arren lanetik,
berriz lanera
"aste bakarra da-ta aurrera!"
Lanarengatik
ez du mezi burua galtzerik (bis)

Fabrikan baino lehen
lan ein nun peoi
Irlandes ipurterre
bat nuen patroi
Hura ez zen ona
baina ostrena ere ez da broma
Ia hirurogei
ordu pasa ditut beida ostrei
astebetean!
Ta zuek hor zurrunka batean (bis)

Jawat, Fatima, Abbas,
Mustapha, Hoa...
Sudan, Ethiopia
edo Vietnamgoa
ta Afganistan...
Segi horrela egiten laztan
irrifarrari
ta ez inoiz galdu dohai hori
ostra tartean
ni zurrungaka nagon artean (bis)


Zerri christmasss denoi!!!!!!!! Izane, santotomasetako zerriak eztakit beroik pasa zun, baino guk behintzat 42 dauzkau momentun, ta bihar goraka eingo omen du! Ez omen due Australian inuxente egunik ospatzen, baino guri badaezpada ostiralean esan zigun andreak bere etxeko jardina txukuntzera joateko. Ea ostiraleako behintzat 15bat gradu jeisten dian...

Gozatu gabonetako oporrak!! Ez gehiegi jan ta gutxio edan, ta kontuz ostrekin...

Oyster arte!!

Joyster