Learn english with PBA
Doinua: "nik enuen nahi zortzi"
Nik bakarrikan dakit
"rug" dala alfonbra,
mailua "hammer" dala,
"sledge" dala porra,
laister ikasiko dut
"oyster" dala ostra,
baino gehio inglesez
nik eztakit ostra!
Ta orain jun zaitezte
danak a la porra!!!
Eztakit nik inglesa ikasteko PBA ("Potrotaino bukatu arte") metodoa oso eraginkorra gertatzen ai zaigun... Aurrena porrez, mailuez ta andamioez potrotaino bukatu gendun; geo alfonbrez ta brontzezko estatuez baita; ta bihar goizeko 4etan jeiki behar deu gero zortzi ordu ostrak irikitzen pasatzeko. Ondo dakigu gauza inportantenak poliki-poliki ikasten diala, baino martxa hontan nola ikasiko deu ba inglesez hitzeiten!!!
Eta, zuek ze? Potrotaino bukatu al dezue bertsolari txapelketaz? Izane, hainbeste mutil... Hoi trixtura!! Ta danak gipuzkoarrak gainea!!
Kontaukoiguzue...
Joseba
<< Home