Babak daiyola...
BAREA:
Begira nago jarria beraz
zeru erditik lurrera
bareak ohiko duen posturan:
etzanda ta buruz behera.
Hor behean dagon hori laneko
bota pare bat ote da?
Ez dut joan nahi lanera!! (bis)
Jausgailua noiz ireki behar den
ez pentsatzea hobe da...
Ai! betirako luza baneza
40koan bezpera!! (bis)
KARAKOLA:
Hasi haiz berriz babak botatzen
eta ni zure onduan...
Baina oker zaude babak botatzen
bakarra zarelakuan!
Bertsolarien finala ez al da
jaian edo zapatuan?
Jungo nintzake atuan (bis)
Baina guk sexta sartuta ere
baietz geratu kanpuan!
Ea finala noiz agertzen dan
MP3 formatuan... (bis)
Zorionak Dorrontzio!! Espero det jausgailua irekitzeko garaia iristean despertadoreakin jeikitzen zeanean baino umore hobea eukiko dezula... baino, bueno, tira! hortako oaindik aaassko falta da. Bitartean, ba gaineako hoi dana... segi babeatzen!!
Ta beste guztiak berdin! Disfrutau finala (nahiz ta garbi dagon andoaindarrak irabaziko dula...) eta,
Segi babeatzen
Joseba
<< Home