Aupa ekipo!!
doñu: trolarololalolalo.....(Tapia ta Leturia? Konpostelan erromes)
Aupa ekipo aspaldian
ibili naiz galduta
baina ez pentsa helbide
hau ez ez neukan ahaztuta
Trolaro.....
Gure hiriburu hontan
bada nahiko mobida
bertsoeskola ERATZEKO
ordua iritsi da
Trolaro.....
Azaroak 24
izango da aurkezpena
zuek ezin egotea
hori izango da pena
Trolaro...
Lasai horren berri emango
dugu eta edonon
enteratuko dirade
baita Josef ta Dorron
Trolaro....
Lan bila ote dabiltza
biak antipodetan
nik susmoa hartu diet
dabiltzala olgetan
Trolaro
Lana nahi izanez gero
joan euskal etxera
eramango zaituzte ta
laster kañak moztera
Trolaro....
Karakola ta barea
bikotean izena
Koala eta balea
hobe hortik barrena
Trolaro....
Josebaren esanetan
egin behar kiniela
G-puntu horretan dago
itzelezko nibela
Trolaro....
Finalistak Martin, Sarri
Mendiluze, Amaia
Irazu,Alberdi, Mantxi
eta nola ez Maia
Trolaro....
Kinielak egiten hasi
bedi orain jentea
semifinala ta gero
alako haitz kutrea
Trolaro....
Bueno pelota pasa da
oin zuen teilatura
interneta amatatzeko
momentua heldu da
Trolaro....
Bueno, zemat eta bertso gexa entzun..........ordun de flojuauak norberak!!! Gure Mungixako damiai ZOIXON asko asko asko asko!!!!!! Disfruta eta urti ondo ondo aprobetxa, 30 bixitxan behin etxen di te!!!!Bestioi ikusikoa zapatun ero semifinalen baten eta abentureruai suerte handi handixe zeuen kosteran eta zainyu!!!! Muaka
Rosita
<< Home