Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/10/27

Karakola ta baria

Hello everybody!! Hau emoixua zibertxokora sartu orduko!! Duela bi egunetik hona prestauta neukan beatzipuntukoa zintzilikatzeko desiatzen neon ya. Baino hau ez da Tanzania, ta interneta 5$ orduko kobratzen dizkigute gure ostatuan. Ibiliyan-ibiliyan, ordea, zerekin topo eingo ta, ba hara! State library of Western Australia. Hementxe Perth-en bertan, etxetik habanera erdi batera. Hiru pixutako liburutegitzarra, eta interneta doan!!!!! Bua txabal! Pena ordubete bakarrik dela... Alapues, gehio luzatu gabe beatzikoakin uzten zaittuztet (irudi erantsi ta guzti...). Xehetasun gehio izango dezute korreo elektronikoetan, Dorron hor ari baita teklatuari kea ateatzen.



Iepa iepa denori
jada heldu gera.
Karakolak hasi du
bere karrera.
Bareak desafio:
lanik ba ote da?
Karakolak atera
du bere kamera...
Fijatzen bazera
nahi adina aukera,
goazen ba aurrera!
Ez egin atzera!
Gehienez e joango
gera kalera (bis)

Fite artio!!!

Joseph