Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/10/16

Experiments

Iepala iepala!!
Esperimentazioen kurtsoa hasi berri degu gurian, bereziki fuerte aurtenguan eta, zibertxokoan argazkiak ta holakoak e sartu omen littezkela ta, imagen batek bertso batzuri lagundu ahalko diotela ta, zibertxokoa felizitazioen txoko bihurtzen ai dala emateu ta, soinuak e sartu omen littezkela ta, ya pena gehio ematia zaila da ta, Dorron ta biok Australiara guazela ta, handik zerbait ingo al deu eo??

"nork ez du egon nahi..." doinuan:


Yussef ta Dorron
goazela, doazela
Bizikletekin
Ezin zen izan bestela
Australiakin
duda bat daukat itzela:
Izango al da
internetean bezela?



Argazkian behintzat
a ze itsaso barea
Gainera uste dut
dala “Ozeano Barea”
Txuri txuria
da hondartzako harea
Ba horraxe doaz
karakola ta barea



Lanikan gabe
utzi ondoren eskola
Ez beraz esan
hoi egiterik eztola
Bizkar gainean
motxila edo oskola
Dorron barea
eta Yussef karakola




“Zerbait ein behar da!!!”
Lengon entzuna Haitzoli
Zibertxokoa
ez dadin azkar itzali
Ta egingo dugu
dagokigunean guri
Sortaldetik jun
ta sartaldetik itzuli


Joseba