Ongi ibili!!!
Doinua: Mutil koxkor bat...(eskola zaharrekoa ta klasikoak datozkit ba)
Hastera doa gure Joseba
eta Dorron abentura,
ez da makala, munduan barna,
urriatik abuztura!
Ikusi, entzun, bizi, gozatu,
xurgatu...dana barrura.
Inbiri handiz gelditzen gera
ta har zazute ardura:
konta daiteken horixe behintzat
idatzi Zibertxokura.
Beno karakola ta barea, hala izendatuak zaudetela ikusi det ba, ondo ondo ibili!!! Hau inbiria!!!!!! Disfrutau a topeeeeeeee!!!
Zer moduz zabiltzate bestiak e, ondo???? apaldian gure zibertxokua flojo xamar dabil ta pixkat animatu behar degu ba e???? Bata ta bestian bitartez elkarren berri izaten deu, baina hor beti fin zabiltzaten bertsolari profesional horiek eutsi beharko diezue berriz ere gure txoko politt honi. Iepa Iruña aldea, zemouz Gasteiz, ondo Oiartzun, ze gise Beran?????
Azaro aldian diaporama bat izango degula iritsi zait eta ea ba hantxe elkar ikusteko aukera degun. Bitartean ondo segi, han ta hemen igual, bizitzaz disfrutau a tope.
Muxuak denontzat.
Ane
<< Home