Despedidie
Kaixo denoi!
Hemen gea aspaldiko partez, bertso sukarrak jota. Lehenguan, Dorronen etxean, Grek amerikarra sukaldari genula, afalostian botatako bertsua da, txukunduta eta potoa disimulatuta.
DOINUA: 9-ko txikia
Orain bota behar det
hauentzat bertsoa,
izan dadin ederra
afalondoa;
gure bikotetxoa
Australia dijoa,
eta amerikarrak
Afrikara soa,
betiko asmoa
betetzera doa
txirringan zangoa
ta libre gogoa,
iparra galdu gabe
billau (h)egoa.
Eskuminak denoi, eta besarkada bat Joseba eta Dorroni. Zibermunduan ikusiko dugu elkar!
Ritxi
<< Home