Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/11/02

Between between!!!!!

Kaixo kaixo denoi berrize, hemen esateuten bezela, "between, between!!!"


horko jendillaji-hoi azaroan bateko zubian zai egongo zan aspalditik seguruasko, lanaz asper-asper einda, ta gu bittartian hemen Australian lana eitteko desiatzen!! Seriyo hartu degu lanan asunto hoi, baino ez dao bate erreza, hasteko ez daukagulako laneko bisaturik; eta hortaz aparte, dirudienez, gure inglesak halako azento raro xamar bat daukalako (hemengoek daukatena ere earra da ba!).

Ba beste lanik ezian, irakurketak eta idazketak eta holakuak... Aber horko berri zuek e kontatzen dezuten tarteka. Esate bateako, Rekaldeko bokatek nolako zaporea zeukaten (*zuretzako, Haitzol, nahiz duzun doinu... kantatzeko gaia), nola dijoazen txapelketako porrak (*zuretzat, Rosita, nahi duzun...), reala nola dijoan (*????)...........
Ala ba!








Lan bila hasi eta
astindu goi ta behe (bis)
Oraingoz guretzako
ez dago batere.
Hemen sentitzen gera
marrokien pare
Euskal Herrian edo
Australian ere
ez da batere erreza
papelikan gabe (bis)

Lanen bat aurkitzea
harturik helburu (bis)
Ate bat baino gehio
jada jo ditugu
Dena dela ez gera
oraindik erre gu
Nahiz inglesa ikastera
etorri ginen gu
korearrez ikasten
hasi behar degu (bis)



Joseba