nola gabiltzan? Ba ni...
DOÑUA: Modako doñu berriya. (Xamoa ta Mantxik zortziko nagusiyan gozo gozo aitzeko Oiartzunen erabilli zutena. Gpuntua.com-en edo Bertsozale.com-en entzungai. Zerbatte berriya ikasi berko dugu ba ez?).
Bi eskuekin ta lau hankatan
hori da aurtengo moda
nahiz ta horrela ezin gintezken
iritsi Per(th)fekziora
buru belarri ezin ezertan
jardun, zer ingo zaio ba!
Ba bai, burua, beti bezela
alegiya 'hankaz gora'.
Eskuak aske, besoak zabal,
egin zeniguten hanka
hankazgorako munduarekin
egin nahi zenuten talka
bagenekien hor alderantziz
bizi zirenaren marka
biño aibala! Horiek hankak
ez dittuzte lurrean ta!
Haitzol
<< Home