Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/11/29

Zemuz zabiltzate?



Eskale baten eskultura da
bi hankak gora jasorik.
Ta aberatsa hankak lurrean
tripa ederki beterik
Pentsatu arren ez dagoela
hankaz gora bizitzerik,
bi hankak aina egin dezake
buru bat eta esku bik
Mundu honetan ba ote dago
inon herri per(th)fekturik? (bis)


Bilatu arren, bilatu arren
ez dago aurkitzen errez!
Perfektua den tokirik inon
ba ote dagoen galdez...
Edozein leku izan liteke
egiten baduzu amets.
Gaur osteguna denez Rekalden
hartu ezazue babes
Agusek bikain prestatzen ditun
tuti-konpletoak janez (bis)

Ta zuek nola zabiltzate, buruz behera, hankaz gora, buruz buru, buru-belarri, lau hankatan...
Ondo ibili!!
Joseba