Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/11/13

Aupa kuadrilla!!!

Aupa kaudrila…
Sarritan irakurri eta papertxo baten kafe bat hartzennagoela ere bertsoa idazten dut baina gero… hala eregaur poltsiko, poltso, paper zati…ak hartu eta honahemen aspaldian idatzi eta bidali gabeko bertsoak:

Jox eta Dorron Australialdean
dabiltza hara eta hona
Internet doan, bidegorriak
Eta hiria txukuna.
Zuek bai zuek badakizue
Aukeran beti gauza ona
Orain ostera hasi beharrean
Ea non topatzen lana….

Hiru hilabete Perun emanda
Aurkene bueltan ostera
Handik gutxira izanda ere
Dorron ta Jox-en irteera
Oraingo hontan Bizkaia aldean
Tokau da lana ostera
Halere lasai bueltauko naiz ta
nere Rekalde maitera

Multikulturalitatea da
Ikastaro baten gaia
Hezkidetza be lantzen gabiltza
Garatu beharko ikasgaia
Kursillo gora kursillo behera
Aurke gerauko da palla
Tartetxo baten zibertxokora
Ez ote da heldu garaia!!!

Eskerrik asko Joseba eta
Dorronsorori hemendik
Hogeita hamar eginak ditut
Zorionduak Australiatik.
Tzolo be hortxe egon da adi
Berehala telefonotik
Debalde ez doazela urteak
Hortik edota hemendik

Aurkene