Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/11/20

freedom of speach

Doinua: Mainontzi

Kaixo ez ireki lata,
nere txanda heldu data,
azkenaldian nere kontura
eitezue janka,
ezin zaituztet aguanta,

ni Recaldeko bokata,
ahoak irekitzen dituzue
ta neria tapa.

Baina bada nobedade,
Karakola eta bare
aho handi bi falta dira-ta,
aurten gutxi daude
zer ingo dute ni gabe?
biak omen oso grabe,
batek gustura jando ninduke
inprimituta ere.

Nostalgiak seko jota,
ahotik baba tantoka,
nahiz esan berak badabiltzala
festan da saltoka;
ez omen zaie inporta,
perth perfektuan itota
han dena omen daukate baina
ezetz Tutik topa?

Egoera ikusita
jarriko diet nik zita
oilaskoa ta hirugiharra
ogitan jarrita
Ta piperrak erantsita
tomatia igurtzita
nire bixkia ez al da izango
opari polita?

Zorionak joseba, eta animo rosita!
ritxi