Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2008/02/03

Donostiko sexta

Ordu txikitan, kupel artean
bazkal eguna akordu
Gu bitartean, ordu haunditan
kremita ematen geunden gu
Gai-jartzailea urduri dago:
"Ea, sexta, hona erdu!"
Aupa zu, sexta, onena zara
eman ezazu eredu.
Baina itxaron gure txaloei
gutxinez hamabi ordu (bis)

Kupel artetik zibertxokora
dagoen bide lausoa
Ea ba, sexta, hurbildu zaitez
eman ezazu pausoa
Eta kontatu lengo astean
kursaal aldean jazoa
Jarraitzaileak oihuka daude
"Aupa Usoa! Aupa Usoa!"
Ta hamabi ordu beranduago
entzun gure aplausoa (bis)

Aupa Uso!! Ze uste zendun ba guapa! Bastanteko suertea baden etxea hortxe alboan eukitzeakin edozein momentutan ttaka ospa eitteko... Batez ere lengo asten, bertso txarrekin nazkatzen hasitakoan... Oain zibertxokotik nola aldegin pentsatzen hasi beharko dezu, ze ya sarean zaude, ta ez du balio esateak Rekalden ez dagola wifi, batez ere bere aita hortxe alboko dendan bizi denean. Era guztitara, nik uste deseatzen zeundela lehenagotik pausoa emateko. Oain ez daukazu aitzakirik...

Joseba