Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2008/04/28

Mackayetikan

Aupa!!!

Ikusten da motorrak berotzen hasi dala jendia daoneko! Ondarrun beharrean Brisbanen antolatu behar zenuten!! Jo, hemen ya (Mackayn) kriston gogoakin gaude Brisbanera juteko, ta han ikusiko deu lanik eitten deun, potrojorran egoten gean, eo ze. Bittartean, Mackayn... ba zesoman!! Ta "zesoma zeonak nola katua moztu zun" ba to!

Doinua: 3 trukuna, iazko mitiko hura...

Ondarruko kumbrea
ikustekoa
imajina dezaket
horko zooa (bis)
Ea nola irteten den
zibertxokoa

Pate ta txipiroiak
beraien tintan
Mikel da buruzagi
da Cook kapitan (bis)
Berdin segiko al du
ordu txikitan???

Kafiaren aurretik
nahiko helatu
ta patxaranarekin
danak mozkortu (bis)
Eta hortik aurrera
zeinek domatu??

Zelaieta saltoka
oinaz ahaztuta
kanguroa bezela
taupa ta taupa (bis)
Habanerak utzita
beti puntuka

Ondoan allig-a(i)tor
Julen jan nahian
puntuka baino nahio
modu jarraian (bis)
Baina ezin geldi euki
hura mahaian

Beti saltoka baita
Ritxi erbiya
Oriyo, oposaketak
ta Bolibiya (bis)
Noiz asentatu behar
dek ipurdiya

Denei begira horman
hara! geckoa...
Eskalatzaile ona
Mungiakoa (bis)
Zortzikoa errex ta
hamarrekoa??

Lurrekoak utzita
orain txoriak...
Argi atzetik zoazten
e-hiztariak (bis)
Ondarrukoak dira
cassowaryak

Ane eta Itsaso
bi perikito;
plaga bihur liteke
ta danak ito (bis)
Bi donostiarrekin
nahiko ta kito

Jone ta Amaia loak
erdi hartuta,
bi koala hauek gaur
zeinekin buka? (bis)
Enborrari bezela
besarkatuta

Ezin ahaztu faunako
arrai bakarra:
arriskutsua bera,
tiburoi arra (bis)
Seguro izango dala
oiartzuarra

Erdi txoria eta
erdi lurtarra
gauez espabilatzen
da xaguxarra (bis)
Ta martxan jartzen zaio
bertso-radarra

Ta xaguxarrarekin
dijoa Robin
nahiz bertso-radarrari
kasoik ez egin (bis)
Poxpolinez poxpolin
sorginez sorgin

Maite urduri dago
mahaian atzean
possuma ezin geldi
euki etxean... (bis)
Baina kontuz bidea
zeharkatzean

Ta denei ezin egin
nienez kaso...
hoiek tiburoiak ez
dira marrazo (bis)
Pentsatuaz gaurkoan
zeini eraso

Hemen, orain, behatza
altxa dezala
oraindik ere norbait
geratzen bada (bis)
Hori kiwia bezain
arraroa da

Bale! Ta abisu bat
oain azkenean:
Kalean mozkortuta
zoaztenean (bis)
bare ta karakolak
utzi pakean!!!!!!!!!


Joseba