Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/10/23

astelehena, astelehena da gaur ....

Doinua: bederatzi puntuko motza

Iganden izan dugu
guk ateraldie
Rosit, amaia ta ni
goaz mendie
Zuastin egin dugu
len geldialdie
Rositai haztu zaio
bertan berokie
el du ga_Aitzgorrie
haizea haundie
in du gosarie
falta zen obie
eta beherakoan
berriz eurie (ber)

Kotxea utzi gendun
nahiko aparten
baña zein gauza_ederra
artzaien arten
bildots jaio berria
amaren errapen
eta ondarrutarra
emozio beten
tontorra bapaten
GRak tarten
bordatik irteten
denak ditu nasten
bi ordutako buelta
in gendun bosten (ber)

ale, eun ona pasa

jone