Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/10/27

Inglish pitinglish

Good morning Vietnam, ta zuei re bai. Ta good morningekin batea Zorionak, Zibertxokoa Google-n rankiñeko hirugarren postutik bigarrenea pasa da. Bertso bat e mezi luke, biño gaur klasia ematekuan nakan nekia dela ta zea etorri zait:

DOÑUA: Ametsen Berako agurra. "Hanka behatzak izoztuta ta, barne zañak irakiten"

Uste nuen nik, euskera zela
euskaldungoaren zerga
Gasteizen ezin, hitzegin eta
Bilbon ezin egin berba
Orain Inglesez hasi ez naiz ba!
Hasi ez naiz ba, ta Mierda!
Euskeraz baño, inglesez askoz
lan gehiago egin ber da.

Lan honek battu, gutxin gutxinin
aizu bentaja haña gaitz
bertsoak utzi, klasik prestatu
ta seiretan altxatzen naiz!
Eskerrak Rosita hortxe dagon
ta beti bezela garaiz
Some buks ez takit Rosita baña
hartuko nuke some advice!

Haitzol