Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2008/02/05

Zain jarraitzen deu

Primer altza da eta zain dago
mikrofonoai begira
ta denak Donostiako sextai
itxaroten ari dira,
gai jartzailea moskeatu da
begiratu du urrutira
atera hadi behingoz Usoa
ez izan maniki tira.

Nahi badun egin dezaken Uso
lengon bezela playbacka
eta gainera gai jartzaileai
bota kulpa eta kaka,
edo bestela hasiko gera
gu hitaz gaizki pentsaka
Donostiako gatzik gabeko
sosa bat besteik ez data.

Ez dizugu eskatzen izateko
Obama edo Hillary
Baizik eta zure pentsakeren
Bertso ta koplen gidari
egiya sekta hutsa gera bai
hori ez al da nabari
lasai Dorron e sartu zan eta
bidali deu misiolari.

PRESIONNNNNNNNN!

ritxi