HEGAN
BALGEARO!, BALGEARO!, BALGEARO!
Kilometroak einda
etorri naiz hegan
Ondarruko bidea
hemendik ote dan...
bazkaria dagola
norbaitek dit erran
ta lenbaitlen izena
nahi nuke nik eman
Non dira erbi , txori
arrai ta koala?
Maiatzaren hamarra
hortxe bertan dala!
hau esango dizuet
sentitu bezala:
zuekin egoteko
gogoa dedala!!!
Nik behintzat jarriko det
burun sonbreroa
koketa, koketa da
ez pentsa loroa!...
ondo betetakoan
triparen txokoa
orduan hasiko da
bertso sesioa!
Eta atzetik berriz
irri eta dantza
batzuek kantatu ta
besteak arrantza
fauna hau nork kontrola
hoi bai dala latza
ondo pasako deunik
nork egin zalantza!?
Ta zoologikoko gerente jaunari:
Aizu, aizu kontuz zeñei deitzen diozun zuk plaga ! hainbeste kilometro bizikletan egin ta harrotu egin al zera? harro galant hori ! Zer uste dezu, guk bizikletan ez dakigula ala? Hona enbidoa, bizikletaz lasterketa bat nahi dezunean !...
Donostiako beste perikitoa
<< Home