Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2008/05/08

Erbiyak bareari


M10a ailegatu da
Egun Handian garaia
ta azkenenan beta hartu dut
azaltzeko nire nahia
Ondarrutarrek jarrito dute
10bateko bazkaia,
eta ni ere hantxe izango naiz,
nahiz jan erbiyan mingaina.

Bareak hala izendatu dit
erbi edo konejua
jakintzak orain nire ahotik
Australian gertatua
behin europarrek eraman zuten
hara animalitxua
ta urte gutxitan ugaritu zan
hartuz australia osua.

Beraz kontutan hartu zazute
esan duena erbiak,
oriotarra ezautuko du
Ondarroako herriak,
bakarra joan joango da bai,
saltoz sasi ta harriak
baina gehiago sortuko dira
han utzi ezkero haziyak.