Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/10/29

baztaaaaaaannnn

aupa ekipo! Hauxe ra fin de semana konpletu!!!!

Doñu: "behingoz itzali dezagun.." Maian agurre Markiñaku ,azkana.

Ostiralin Elizondon
peria ederra
hamarretako afaltzen
bi xolomo xerra
kafeakin patxarana
laster dator gerra
puntutxo ona hartu bai
jo barik bazterra
kafeakin patxarana
laster dator gerra
ai zelako ederra den
bai, baztan pauerra!!!!

Bizkai ta gipuzkoarrak
han napar artean
Alkorkongo abertzale bat
dator bapatean
aniztasuna nagusi
ta danok bakean
Ene! gure Julen ere
Txokotoko atean
Aniztasuna nagusi
ta danok bakean
nik errepikatuko dut
datorren urtean!!

Atzo aje eta guzti
hantxe feriatzera
aterkin, kamiseta ta
manta erostera!
Saguzaharrak ilunetan
han doaz kalera
ta azkenean !komo no!
lurrera ostera
saguzaharrak ilunetan
han doaz kalera
lehertuta nago eta
banoa ohera!!!

gaur be egune aprobetxata: familixa zati bat etorri azta Iruña eta sadarrea junga Athletixe animatea!!!! Dana bir dabe ta!!! Nerbixukin aji be pasa koño!! Puntotxu bat boltsa ta ala, etxea!!!
Aste on bat pasa danok eta eguastenin ondo deskantsa!!! Kontuz mamukin!
gudnait and suit drims!!!! some advice whenever you want!!

Rosita