Erantzunak, Ibarritxiri.
Doinua: Lehengo batian Lazkaotxiki
Lehen galderak, erantzuteko
gogoa dit seittun pixtu
ez BAI, ta ez EZ, beste hitz batzuz
nahi nioke egin txistu
Lehen bihotza bitan daukanak
badunez nahiko meritu
Gure Joseba bipartitua
etzak hirutan zatitu!
hauteskundeak deittuko dittuk
ta berriz zerriak zerri
jende honekin, ezin mugitu
ez mingain eta ez gerri
igual ez dakik, baina seguru
baietz segittun igerri
erantzuteko ere_ez gerala
ez bat; ez txoko; ez herri!
Dei itzazu BAi, hauteskundeak
idea ona, earra!
zibertxokuntzat txinpartatxo bat,
edo gutxinin kearra
lehendik halere pozik nitzan ze
hau da... - dut esan beharra-
... lehendakaria merezi baino
hobea duen bakarra!
Halere kontuz, zeren azpitik
gauzak z'al daude al pil-pil
Azkenaldiyan, norbattegatik
txoko hau ez da eta hil
kanpaina sendo egin ezazu
ni ez negoke ez trankil
lan zikin eta guzti hor dator
atzetik Joseba San Gil.
Haitzol
<< Home