Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2008/06/09

Gobernuaren plana

Doinua: Erreguetan

Lengo batean Lehendakaritzan
bilera
batean luzaz,
Haitzol
Madrazo eta Itsaso
Zenarruzabeitiagaz

azken
boladan pasotismoa
izandu
da gure ardatz,
nola
arrayo hartuko ote du
bertsokoak
berriz arnas.

Erabakia hartu genuen,
inmobilismoan aurka,
plan bat eginda zuei aurkeztu
nahiz batzuek egin zaunka,
holakoetan iniziatiba
batek hartu beharra dauka,
zibertxokoko lehendakariak
ere bi galdera dauzka.

Uda badator batzuk etorri
eta beste batzuk joan,
Australiako enbaxadore
jauna dator oraingoan,
baldin ta bala gehiagorikan
berak ez badu ahoan:
onartzen al du zibertxokoak
Joseba tripartitoan?

Eta bigarren galdera berriz
bazterketarikan gabe,
opor aurretik tarte bat hartu
‘plan renovehonen alde,
bertsoen bidez elkarrizketa
izateko prest al gaude?
eta bestela hauteskundeak
deituko ditut debalde.

Ibarritxi