Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/11/02

Osteguna astea argitzen

Maialen Lujanbio: Politikari konpleto, legea ez dabil legeko, batzutan jarri bestetan kendu, ta beti kalteko, loturik hanka ta lepo, buru ta buru barneko, ez gera jaio politikoen marionetak izateko.

Bertsua ezta zehazki hola, biño bueno DOÑUA goatzeko baliyo biezazute, beti bezela, ezpaitakit nola deitzen den (Ta nola gue profesional jendik eztigun laguntzen, ba...):

Aste bereziya gendun
aprobetxatu dezagun
Opari hauek, sarri eztira
izaten ta lagun
Osteguna genun le(he)ngun
eta osteguna egun
Astelehenik ez asten honetan
baizik eta bi ostegun!

Omen daude berri latzak
ondo heldu denak galtzak
Tapa nonbatte irekiya du
Zibertxokun kaxak
Ondo eztakit. Zalantzak.
nahiz hartu nizkiyon trazak
"Argiya sartzen hasi omen da"
Benga Ritxi konta ezak!

Ieeeeu! Bizi denak señalia ematen omen du ta... ni bizi naz, arraaaaastaka badare. Ta hara non beste bitxo bizidun batek non esten dian... zea... Zibertxokoak ARGIA ikusi zula edo... UZKUDUN! -Lehendakari agurgarri hori- ARGITTU zak asuntua!!!

Haitzol