Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/05/25

Aibalaostra! Zeñek espero zun hau?!

Aibaladiosdedios!! Gue Hala Bediko "Bertxoko" programarako bertso material billa hasi ta beitu ze aurkittu dudan ustekabian!!
Entzun entzun! ta ikusi!!!


Haitzol

ene,Rosit! bixi za ala?

Ene, Rosit! Bixi za ala? aspaldixan erretirata zabizela esasku! horrek tzolok ero horrek diño oposiziñoin zazela! bañe esan horrei, errezoi daukela, oposiziñoiñ klase askkotakun zazela!!! zeure buruaz handixenin, halakoxi!! errezoi daukela be bai, osteabe, zeuk bakarrik irakurriko zule, erantzun....trankil hartzeko, eztala bakarrik Haitzoleaz gelditxuko, erantzungo zule, komo no!
Errezoi daukela, osteabe, buru ontxe goberna naxan, ontxe pintxo-poteun pentsamentun..... eskerrak batzuk ondo ezautzen zatxuen!!!

doñu: kasik 14 urte....(Moskutik lezotirainoko Perune)

Elekzio-oposizio
ederto loturik
aukeratzeko aroan
hor gaude sarturik
betiko morun nabil
aklara eziñik
baña emaitzak ezin
ai!, aukeratu nik!
betiko morun nabil
aklara eziñik
hala ere eskerrik asko
zure botoagatik!!

Eh!, zure imeil-bertsu, ona be ona!!! Barre ederrak urtezta irakurriaz batea!

Rosita

2007/05/24

Aupa, Tzolo, aspaldiko!!

Aupa Tzolo, aspaldiko. Hik bakarra aittuko diak, ta erantzutekotan_e hik, oseake... Bueno, akaso Rositak. Portzierto Tzolo, zer duk Rositaz? Non sartu duk aspaldiyan? Baldakik ezer? En fin, honek fallatzen badik hi ta ni bakarrik geatuko gattuk. Ah! Ostias! Bazakit zer diken honek, opo...

DOÑUA: 10H bat.

Hauteskundeak, datozela ta
bezperako presioan
atentzioa jarri behar dut
gure Rosita gaixoan
arazo latza dauka lagunak
dagoen posizioan
orain burua ikasten dauka
orain pote ta pintxoan
bere burua gobernatu nahi
ta do oposizioan!!

Haitzol

2007/05/08

Txanogorri txu, baigorri too.

Aupa ekipo!! Zelan gabiz ba? Ni neu, aspaldixan ederto ibilina bañe... ontxe ontxe... tire, zeozelan, astelehena ero.... fuera bajdak eta gora bihotzak!!!!!

doñu: segi engou puntaren puntaneaz

Indirekta hori
erantzun behar direkta
aspaldi ixilik
dabil bertso berriketa
eskerrak hor dan
txanogorrin istorieta
eta arimak
bota duen indirekta

Baigorri aldean
ibili ginan ederto
kantu, dantza ta
parranda oso konpleto
berbaz ez neuke
explikako nik perfekto
irudietan
ikusten ei da hobeto

baten baten problemaik baauke beran imagenaz ero deretxos de imagen eskatu bibarau, esan daxela lelengotik eta kenduko ei dabe erretratuok, kendubir dabenak!!! Total, hamen ikusiko gatxuenak ikusi gatxue en vivo y en direkto eta paradero txarrauan be bai, osake..... txarto beitxantzen gakonak ez behatzi auke!!

ah!!
Hor interneten
hortxe dabil mafiosoa
gaijartzaile ta
irrati gizon osoa
Philip omen du
hark izen endrerosoa
korbata,antiojoz
hori itxura ponpoxoa!

Ya behin idazten hasiezkeo ba.... baakixue krston txapi sartzen dotena. kurtsoko azkanengoko deialdixe (ero azkanurrena) Juniuan 30rrin Ondarrun Zapato Azule. Gerua inyar handixaua auke eta gure kuadrilan diñue ia zemat apuntako zazen bazkaxe enkargateko ya. Barai (Aurkenen akordun) bixitxik sorpresa asko emon leikena hamendik eta ordure, bañe.... listo bazaze abisa, bale.
Ala, nahikure txapaik, ongo ongo ibili eta hurrengo direkta-indirekta arte

Rosita

2007/05/02

hitzak soberan... edo argazkiak?

Nafarroaren eguna... eta gaua
Mikel Osa

indirect speech

Eeeup!

-Earrak koplak Ane, biño kuriosidadia dakat. Ipuin-koplatua ilustratua al tzetorren? Eztakit txanogorritxu hau Lara Croft bezelako rubia titi-haundi bat bezela imaginatu o nik Ibarrekolandan dakaten neska pija-makarra (kontzeptua existittu balitteke) baten soinean sartu, ze klaro altura hotan animali larruakin janztia re! En fin, historiak istoriyak aldatzen ttula argi do.

-Ritxi, ez haut ikusten. Earki bizi yazen señale. Ikusten denez alletzen nak halare hiegana. Hoi bai, artixta iña yoz e? Nei "patroi haundiya" deittu lehenbizi ta geo "exajeratua" ni nakela esan gaña. Bejondaikela.Ta patroya zeñena ta Oriyotar batena, patroi haundina horkua z'altzute ba?

Iya ba, agur bat denantzat aspaldiko partez.

DOÑUA: Nork ez du egon nahi, han goian puntaren puntan.

Zemouz gabiltza,
aspaldi honetan ongi?
ez ote gera
alperkeriyan erori?
saludo bat o
galdera parea tori,
erantzuteko
indirekta bat zen hori!

Haitzol