Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2008/02/15

Aurten txalorik ez?

Doinua: espainian behera

irakurtzen egon naiz
ta jarri naiz bero
amaia ta rosita:
hau enun espero!
txantrean dut saioa,
badator gargero
zuekin afaltzera
enaiz joanen gero
bakarrik Erikari
animatu ezkero

Erika, oier, bittor
eta ni bezala
terreros ta riaño
batu berehala
aurten nafarrokoan
maila mundiala
ahal dena egingo
dugu nolahala
"txungo-txungo" baitago
aurtengo finala

aurtengo txapelketa
dator abiadan
enago onenean
ni azken boladan
nahiz aurten ez luzitu
nere propagandan
martxoak hamaseian
bertsoak ilaran
lurreko oltzan edo
gaueko parrandan

julen