Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/11/02

Aludittuei aludittuz

DOÑUA: Hau bai, inkonfundible: (Egañan ahotan)" Borroka latza burutu dugu hatzapar eta hagiñez...ta Caballiton segi beharko astoarena egiñez".

Ui Jaioneee! Zue bertsuak irakurri ttut berriz. Ni_re Josebak erantzungo zulakuan neon, biño eruana jotzen ibilko da. Bakizu... jornada erdiyak eyo denboik uzten, o ingleseko irakaslik kriiiiixton itxeko lan pilla bialikoizka. O auskalo, igual pentsatuko du zibertxokoko beste Joseba batez ai zala. Be faltan, neoni berrize.

Hamar minutu etzin pasako
eta berriz ne marmarra
Zibertxokoan pasiatu dut,
ta han sagar ta sagarra
Aloña, golden-gozoa ustez,
eztakit! Baña du arra,
edota gatza bota diyote
eta gaña barra-barra.

Nik behintzat faltan botatzen zattut
ta xinix zazu, seguru!
Baña Joseba aipatzen duzu
bere bertsoak helburu.
Horrek Joseba hutsaz besten bat
diyozula pentsatu du.
Erantzun billa seitzen baduzu
deittu Joseba Aizpuru.

Haitzol