Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/06/23

zorionak xilber!

iep!

lendabizi zorionak!
ta urte askotarako!
zenbat urte? ez, ez esan,...
hogei eta beste franko
ospatzeko eguna da
egun haundia delako
baina flojo zabiltzala
pentsatzen dut kolkorako
jakina da gauza onak
eztirela betirako
xilber, xilber...ez alferrik
ixuri hainbeste malko
altxa ezazu burua
ezta horrenbesterako!
mundua ezta bukatzen
Reala jeitsi delako!

Julen

Ke biba Xilber!!

Aupa zu Xilber, eutsi goiari!
nahiz ta urte bat gehiago...
Zu baino askoz okerrago re
oraindikan asko dago:
pentsa reala goitik behera
nola jun dan en picado
Zorioneko haiz hi benetan
ze oaindik primeran hago.


Urte askuan Big Xilber!!!!!!!!!!!!!!

*Entrenamentu faltan nao, baino kuidao Hernanin!!

Joseba

xilberrrr!!!!!

Baten mezuaz asko asko ezparabe, bixkat ispira ga!

Gaurkoa bai egun berezia
berezi gainera bi bider
San Juan bezpera alde batetik
ene, ta bestetikan zer?
Gaur urte batzuk (?) mutikotxo bat
oso polit, oso eder
orain bihurtu da chef handia ta
bertsoetan dugu "Master"
bihotz bihotzez muxu handi bat
eta ZOIXONAK XILBERRRRR!!!!!!

ZOIXONAK majo, ondo ondo pasa eta disfruta 3? behin etxen di eta merezizu te!!!!!!!

Ane eta Rosita

2007/06/15

'Basatxoritxo moko luzia'

'Basatxoritxo moko luzia'
baldakizu zein doñu den?
halabedi punto org-en dago
ta entzun zazu lenbailen.
sorta politt bat, asaldatuta
duena asko o gehien
Pello esan ber nuen nik baña
ez dakit ez te den Julen.

Julen, hiriak e irakurriko nizkike gustoa! Zertik ettuk hemen zintzilikatzen? O copyright arazuak battuk, gutxinez guri biali? Portzierto, anormal artian normal izatia re anormala izatia duk, ez? Oseake, ongi etorri klub-ea.

Haitzol

2007/06/05

lanpetu eta "oposaketalari" hoiei

iep!aspaldik@s!

doinua:bittorren mainontzikoa(euskal herritik aparte)

Dena kexa ta negarra
pereza eta marmarra
denak zaudete pasa nahiean
ekaineko marra
lanez lepo, barra barra
edo ikasi beharra
ni izanen naiz bizi normala
daraman bakarra?

animo lanpetu hoiei eta zorte on "oposaketalariei"!

zuen garaiko barrikadaren kanta batek zion bezala...No hay tregua!

ongi segi!

Julen

2007/06/04

ANIMO !

Zibertxokora sartu eta... flojo xamar gabiltzala , ez?

Rosit , Rosita , Haitzol ta Tzolus
hau da laukote bikaina,
zueri esker zibertxokoak
martxan darraiela baina
beste guztiak ezkutatuak??
eguzkia dagon haina...
eskerrak laino tartetik irriz
datorkigula ekaina
eutsi goiari badator eta
merezitako ordaina !!

Aupa ! batzuek oposaketetarako ikasten , besteak esaminak zuzentzen, besteak udara aurreko lanak txukun bukatuta uzten saiatzen.... ene ! denak buru belarri udara aitzineko azken txanpa
honetan!

Ba horixe, animo ! eta ez gehiegi lan egin , dena tamainan egitea komeni omen da eta...

Besarkada haundi bat denori

Itsaso