Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2008/02/17

Besarkada kontutan zero

Nioen arren dotore
eta horren poetiko
rimatuz hainbat zortziko,
jaurtiaz hainbeste lore.
Badakit, zu zara hobe
maixu zure inglesean,
baina bukatu artean
entzun "seinor"korrektore:
udaran degu epelo
zuek oraindik neguan
ta beraz hartu kontuan
utzi inbidi ta zelo.
Dira bi hitz paralelo,
hortan dago poesia,
"hug" da jertsea jantzia
ta "embrace" berriz a pelo.

Besarkada haundi bat denoi!

Ta kisses, baita...

Joseba