Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2008/02/19

LANA PILATZEN ARI ZAIGU...

Lehenengoa:
Zurrumurruak argitu nahian
nere galdera badua:
Oiartzungo txapelketa hoi
al da gauza segurua?
Entrenamendu gisara Xilber
bota zak hemen bandua,
zemouz dihoa, finala, bai, ez,
eguna eta ordua.

Bigarrena:
Dagoeneko martxan daukagu
Naparroko txapelketa,
aurten Martxoak hamabostan da
ta jar zazute arreta
egun da gaua, gutzako iada
prest dago Lur diskoteka
hemen espero zaituztet danak
ilusioaz beteta

Hirugarrena:
Hirugarrena ez da txarra re
Zibertxokon bazkaria
Iruñakoek proposamena
apirilean jarria,
kasualidadez, juxtu egun hori,
gaizki datorkit egia,
zer iruditzen hogeitaseirako???
jartzea zita berria.

Hainbeste zitakin ez gea ba stressatuko!!!!...Hau bizimodu latza bertsozalearena...
Elkar ikusteko aitzaki faltarik ez da behintzat. Hasi ba izena ematen!! Elizondorako lotako kontuk behar duzuenok abisa ta jestioak nere kontu!!

Aupa Julen!!! Eutsi goiari!!! Zibetxokoko Klub de Fans-a zukin dota!!!

Australaliatik dagoeneko English leziyuak ematen!!!, jontxo Joseba, jontxo!!! Ilusiyua eiten du zuen berri jasotzeak. Itxuraz eaaaarki zabiltzate ta, segi, segi, disfrutatzen topera.

Haitzol, eskerrak ematen re fina zaitugu gero!!!
Beno kuadrila ondo izan ta laister arte!!!!!!!!
Ane